Guardasola 2019-07-15

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 15a, 11:27

'Gaixoa gu' amaitu dira sanferminak. Balantzea egiteko eguna, argi ilunak erakustekoa.

Sanferminak amaitu berri dira. Zenbaitek goizeko zortziak arte ere luzatu dituzte. Guri ere kosta zaigu sanferminen inguruan ez mintzatzea, eta balantzea egiteko baliatu dugu lehen ordua. Peñen Federazioko presidente Imanol Azkonarekin mintzatu gara. Herri Sanferminen biltze auzolanera zihoan Lucia Etxeberria guardasola azpitik pasa da. Ilunen atalean, Indarkeria Sexistaren kontrako Emakumeen Plataformako Iratxe Alvarezekin uztailaren 6ko sexu erasoaz aritu gara. Ikurrinen auziaz solastu gara, eta entzierroetan ilunik izan ote den kontatu digu Haritz Paskualek. 

Mikel Elizalde izan dugu lehen solaskidea bigarren orduan. Urtzi Aramendiarekin batera Mongoliarako bidean da. Gaur atera dira Peugeot 205 gorri batean Iruñetik, Irunen topatu ditugu. Sei elkarteko Maite Ziganda koordinatzaileak udan eginen dituzten jardueren berri eman digu. Ikasturtea rap abesti bat aurkeztuz amaitu dute. Saioa bukatzeko Mikel Lasartek Ilundaingo eztiaren berri eman digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!