Guardasola 2019-06-27

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 27a, 12:24

Mikel Mundiñano izan dugu lehenego solaskidea. Sarek Nafarroa osora zabaldu nahi ditu martxan jarriko dituen dinamikak, eta asmo berrien berri eman digu. Unibertsitate alorrera egin dugu jauzi ondoren. Doktoretza tesia euskaraz lantzen ari den Imanol Satrustegi izan da gurean. Nafarroako ezker erradikala trantsizioan lana idazten ari da, eta gaia aurkeztu digu goizean.

EuskaraAbentura astelehenean hasiko da. Aurreko edizioko parte hartzaile bat eta astelehenean abiatuko den beste bat batu ditugu bigarren orduko lehen solasaldian. Atzo amaitu ziren UEUko udako ikastaroak Iruñean. Harremanak 3.0 ikastaroko zuzendari Ane Ortiz sexologoari egindako elkarrizketa aditu dugu. Amaitzeko, Julieta Itoiz musikariarekin mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!