Guardasola 2019-06-26

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 26a, 13:25

Azken eguna izan dugu gaur Ezpeleta jauregian. Maleta eskuan zutela utzi ditugu UEUko lagunak.

Egunero bezala, UEUko prentsa arduradun Idoia Torregarairekin hasi gara. Azken egunerako antolatu dutena azaldu digu. Besteak beste, 17:00etan Katakraken doako bertso saioa antolatu dute. Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi izanen dira.

UEUko Natur Zientzietako sailburu Aitor Salaberria izan dugu hurrengo gonbidatua. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua ikastaroa eskaintzen ari da Iruñean.

Nafarroako Eskola Kontseiluko buru Aitor Etxartek ere bisita egin digu gaur. 2015-2019ko memoria aurkeztu du gaur kontseiluak, eta hainbat datu eman dizkigu. Besteak beste, hezkuntza datuak eskura edukitzeko herramienta eskainiko dutela euren webgunean.

LGTBIQ+ sexu eta genero aniztasunaren nazioarteko eguna osapatuko da ostiralean Iruñean. Hainbat jarduera antolatu dituzte Harrotu udal zentroak eta E28 plataformak. Ander Iribarrenek azaldu digu.

Gaur hasiko dira Barañaingo jaiak. Athletic Club Neskak taldeko atezain Ainhoa Tirapuk jaurtiko du txupina 19:00etan. Gure mahaitik pasa da aurretik, eta haren ibilbideaz eta emakumezkoeen futbolaz hitz egiteko aukera izan dugu.

Bihar Irrintzi dorrera itzuliko gara. Eskerri asko UEUko lagunei harrera bikainarengatik!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!