Guardasola 2019-06-25

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 25a, 13:11

Ezpeleta jauregitik aritu gara gaur ere. UEUren udako ikastaroen berri emateko goizean goiz gerturatu gara Kale Nagusira.

Idoia Torregarai UEUko prentsa arduraduna izan dugu lehenengo solaskidea. Ikastaroen lehen egunaren balorazioa eta datorrenaren azalpena eman digu.

Irakasleekin hitz egin dugu ondoren. Komunikazio-estilo feminista lantzeko ikastaroa eskaintzen ari da Arantza Gutierrez.

Ruben Urizar hizkuntzalariak, berriz, antolatu duten ‘Hitzetik hotsera’ topaketaren berri eman digu.

Nafarroako Eskola Kontseiluko presidente Aitor Etxarte gerturatu da, ondoren, gurera. Ezpeleta jauregiko lorategian eginen duten jolastokiaren proiektuaren berri eman digu.



Bronce peñak ematen duen Festa saria eskuratuko duten emakume dantzarien inguruan aritu gara solasean. Aniana Alfaro izanen da sarituetako bat; Aritz Ibañez dantzariarekin etorri da gaiaz hitz egitera.

Saioa amaitzeko, Katakrakera mugitu gara. Sanferminetarako prestatu dutena kontatu digu Xabi Maeztuk.

Bihar amaituko dira UEUren udako ikastaroak. Hantxe izanen gara, beraz, azken zertzeladen berri emanten!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!