Guardasola 2019-06-24

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 24a, 12:20

UEUren udako ikastaroak abiatu dira gaur Iruñean. Ezpeleta jauregian dute egoitza, eta bertara lekualdatu gara antolatu dutena ezagutzeko.

UEUren udako ikastaroak hasi dira Iruñeko Ezpeleta jauregian. Idoia Torregarai prentsa arduradunak eta Irati Iciar ikastaroen arduradunak azaldu digute zer den antolatu dutena.

Ezpeleta jauregian egin dugu saioa, bertan baitu egoitza UEUk. Baita Nafarroako Eskola Kontseiluak ere. Aitor Etxarte presidentearekin solastu gara. 

AEKko Nafarroako arduradun Alicia Iribarren ere hurbildu da gure mahaira. Udan AEKk duen eskaintzaren berri eman digu. 

Etxepare sariaren irabazleak nortzuk diren ezagutu genuen ostiralean. Aintzane Usandizaga idazlea eta Asier Iturralde ilustratzailearekin mintzatu gara.

Lislore lore dendan ere izan gara. Karmele Ieregik sanferminetarako nola prestatzen ari diren azaldu digu. Ezpeleta jauregiko lorategira haurrak hurbildu zaizkigu bitartean. 

Asteazkenera arte iraungo dute UEUko ikastaroak. Beraz, bihar eta etzi ere Ezpeleta jauregian ezarriko dugu Guardasola.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!