Aldaketaren gobernuak ez du errepikatuko Nafarroan. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak ez dute lortu duela lau urteko babesa izatea eta ezinen izanen dituzte beste lau urte gobernua gidatu. Giltza PSNk du. Alde batetik, Navarra Suma izan da foru hauteskundeetan irabazle 19 eserleku eskuratuta (2015ean 15 eskuratu zituen). Alderdi sozialista bigarren indar izan da 11 jarlekurekin (2015ean 7 zituen). Atzetik geratu dira Geroa Bai bederatzi parlamentarirekin (duela lau urteko datuak berdindu ditu eserleku kopuruan eta 6.000 boto gehiago eskuratu ditu oraingian), EH Bildu laugarren indar izan da zorzti parlamentarirekin (2015ean zituen berberak dira eta boto kopuruan gora egin dute 1.500 boto gehiagorekin), Podemosek bi parlamentari lortu ditu eta beherakada nabarmena jasan du (duela lau urte 7 parlamentari izan zituen eta 30.000 boto gehiago 2015ean) eta azkenik, Izquierda-Ezkerra parlamentari batekin mantenduko da legebiltzarrean ( bat galdu du 2015etik eta 2.200 boto ere bai).
PSNk du giltza oraingoan
Alderdi sozialistari eman diete nafar askok Nafarroako Gobernua datozen lau urteetan norekin osatu nahi duen erabakitzeko giltza. Navarra Sumarekin elkartu eta gehiengoa luke (19+11) edota "gobernu aurrerakoiaren" alde jokatu eta bestelako koalizio edo babesekin osatzen duen gobernua: Geroa Bai-k, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak Txibite babesteko aukera izan dezakete.