Askok ez zuten hutsik egin. Eguraldiak baina ez zuen batere lagundu: bezperako euriak lokaztu zuen Takonera eta atzo ere ez zuen ia egun osoan atertu. Sortzen, euskal eskola publikoaren jaiak, ahalegindu zen festak aurrera egin zezan baina zenbait ekimen bertan behera gelditu behar izan ziren. Hala, kontu korronte zenbakia zabaldu dute diru-laguntzak jasotzeko asmoz.
Hau da kontu korronte zenbakia: ES98 3035 0058 30 0581172598