"Hizkuntz eskubideak erdigunean egon daitezen beharrezkoa da neurri zehatzak martxan jartzea", esan zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak larunbatean Iruñeko Erraldoien Txokoan egindako ekitaldian. Euskararen Lege berri baten beharra zere ohartarazi du eta hori erdieste aldera jarri dituzte proposamenak mahai gainean. "Euskarari dagokion tokia emateko aurrekontuaren %2 bideratu beharko litzaioke gutxienez", adierazi du Bilbaok.
Aldaketaren gobernuak emandako aurrera pausoak ere baloratu ditu Kontseiluak: "Aurrera pausoak eman dira noskin, kontent gaude hartu diren erabaki eta neurriekin eta oraindik geratzen diren injustiziekin amaitzeko lan egiten segitu behar da".