Ekitaldi honetan hurrengo legegintzaldian Nafarroako hizkuntza-politika garatzeko 15 proposamen biltzen dituen dokumentua aurkeztuko dugu. Hizkuntza-politikari buruzko proposamen honek azkeneko lau urtetan egindako lanari begiratzen dio, baina etorkizunean ezinbestean eman beharreko aurrerapausoak zehaztea da bere helburua.
Paul Bilbao Sarria, kontseiluko idazkari nagusia, izanen da ekitaldian larunbatean 12:00etan Erraldoien Txokoan eta Kontseiluko bazkideen ordezkaritza zabalak ere parte hartuko du. Zenbait herritarrek beraien testigantzak eskainiko dituzte zuzenean.