Maiatzaren 26ko hauteskundeei begira, aukerarik sozialena eta ezkerrekoena izateaz gainera hiru ardatz nagusi izanen dituena ere bada Podemos
1. Egiturazko desberdintasunak etetea.
Genero bereizkeriarekin amaitzea; lurralde oreka lortzea eta adinaren araberako desorekari irtenbidea ematea.
2. Ingurumena zaintzea.
Landa eremua zaintzea eta hustea ekiditeko diskriminazio positiboan baliabideak eskaintzea. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak hartzea edota industrializazio berdearen aldeko jarrera hartzea.
3. Inor atzean gera ez dadin lan egitea.
Eskubide soziala, ongizatea, oinarrizko errenta unibertsala, 0 eta 3 urte arteko haur eskolak ziurtatzea edota eskubideen sarbiderako burokraziarekin amaitzea.
Programa serioa, sendoa eta heldua dela esan du Podemosen zerrendan bigarren doan Ainhoa Aznarezek. Gizarteak dituen erronkei erantzuna emanen dieten proposamenak bildu ditu Podemosek etorkizunera begirako programan. Elkarlanaren indarra goiburuarekin aldaketa sakontzen segitzeko nahia dute.