18:30etan izanen da hitzordua parlamentuan. Nafarroako Gobernurako hauteskundeen atarian zerrendaburuekin batzartuko dira desgaitasun intelektuala duten pertsona talde bat. Anfas Elkarteak antolatu du batzarra eta bertan izanen dira parte hartzen Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerrako zerrendaburuak. Desgaitasuna duten pertsonek galderak eta aldarrikapenak eginen dituzte gaurko batzar horretan.