Atzerrian bizi diren nafarren botoek PSNri eman diote bigarren diputatua

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 2a, 07:45

Maria Concepcion Ruiz eta Maria Chivite.

Alderdi sozialistarentzat izanen da bigarren diputatua. Hala berretsi dute atzerrian bizi diren nafarrek. Maria Concepcion Ruiz izanen da PSNren diputatua Madrilen. 

2.502 nafarrek eman zuten atzerritik botoa. Gehienek, 300dik gora herritarrek PSOEri eman zioten botoa eta horien erdiak izan ziren EH Bilduri eman ziotenak. Aurretik ere aldea PSOEren aldekoa izan zen 408 botorengatik eta hortaz atzerrian bizi diren nafarren botoak berretsi egin du PSNrena izanen dela bigarren diputatua Madrilen. Hala, Navarra Sumak bi diputatu izanen ditu; Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero, PSNk beste bi; Santos Cerdan eta Conchi Ruiz eta azkenik, bat izanen du Unidas Podemosek; Ione Belarra. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!