Altsasu kasua berrikusteko eskatu dute 9 europarlamentarik

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 27a, 07:53

Europako Batzordeari eskutitza bidali diote, Altsasuko gazteen prozedura judiziala eta sententzia berrikusi dezan. Europako hainbat zuzentarau ez direla bete salatu dute eta ondorioz, sententziak, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen kartaren 7 artikulo urratu dituela adierazi dute. Prozesuan esku hartzea eskatu diote Europako Batzordeari.

Marina Albiol (Ezker Bartua), Xabier Benito y Miguel Urban (Ahal Dugu), Izaskun Bilbao (EAJ), Ana Miranda (BNG), Jordi Solé y Josep María Terricabras (ERC), Ramón Tremosa (PdCAT) eta Ernest Urtasun (ICV) europarlamentariek sinatu dute eskutitza. Altsasuko gazteen kontrako eskubide urraketak salatu dituzte eta haien aurrean, gutxienez, Europako Batzordeak kasua berrikusi beharko lukeela adierazi dute.

Gogoratu dutenez, 2017ko irailean Frans Timmermans-ek, Europako Batzordeko lehendakariordeak, kasuaren gainean zelatan izanen zirela adierazi zuen, gehiegikeriak izanez gero esku hartzeko.

Europar Batzordeari zuzendutako eskutitzean,ezarritako kartzela zigorrek, antzeko gertakizunen ondoan neurrigabekoak direla salatzen dute 9 europarlamentarik. Gainera, Altsausko gazteei, beren epaile eta epaitegi naturala beharko lukeena ukatu zitzailea adierazi dute, erabat lekuz kanpo zegoen terrorismo delitua leporatuz. Europako terrorismoaren kontrako zuzentarauak ezartzen dituen kasuen ezaugarririk ez duen liskarra izan da Altsasukoa, gaineratu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!