Hirugarrenez izan dira Altsasuko Gurasoak Europako instituzioetan. Europako Parlamentuan izan dira, Bruselan, Auzitegi Nazionalaren "ebazpen bidegabea" salatzeko.
Goizean prentsaurrekoa egin dute Josu Juaristi (EH Bildu), Izaskun Bilbao (EAJ), Josep Maria Terricabras (ERC), Ana Miranda (BNG), Xabier Benito (Podemos), Jordi Solé (ERC) eta Miguel Urban (Podemos) eurodiputatuekin batera. Altsasu Gurasoak taldetik Antxon Ramirez de Aldak (Adurren aita) eta Edurne Goikoetxeak (Ainararen ama) hartu dute hitza, Aritz Leozek (Altsasukoak aske plataformako kidea) lagunduta. Prentsaurrekoa bukatuta, lan bilera bat egin dute hainbat talde politikotako kideekin. Prentsaurrekoan bildutakoekin, Portugal zein Flandriako hainbat kiderekin zein Sinn Feinnen ordezakaritza batekin batera, auzia Europan salatzen jarraitzeko proposamen bateratuak adostu dituzte.
Bihar Jan Jambon belgiar ministro ohiarekin elkartuko dira. Arratsaldean, berriz, ICEC-ek (International Comission of European Citizens) antolatutako jardunaldi batzuetan parte-hartuko dute. Ostiralean Belgikako Langileen Alderdiarekin (PTB) bilduko dira. Horrez gain, beste nazioarteko eragile batzuekin bilerak lotzekotan dira.