Julio Soto: "Udaberrian sartu naiz bete-betean"

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 25a, 19:04

(BIDEOA)  Iturramako bertsolari gorritiarrak irabazi zuen Nafarroako Bertsolarien Txapelketa bostgarren aldiz, larunbatean. Asebeteta eginiko lanarekin, pozik, sasoiko. Hala sumatu dugu txapelduna Euskalerria irratian. "Pakean nago eta ondorioz alaiago ari naiz bertsotan; orain eta hemen bizi nahi dut, atzera asko begiratu gabe".

- "Beldur nintzen finalaren aurretik nahiko txapelketa irregularra egin nuelako". 

- "Larunbatekoa, saio bikaina izan zen bertsolari guztiak maila onean aritu ginelako".

- "Emakume bertsolariak aurki ikusiko ditugu Nafarroako finalean".

- "Saiatu izan naiz Gorritikoa naizela esaten baina orain harro diot Iruñeko semea naizela".

- "Anaiaren heriotzaren ondorioz negua nagusitu zait azken urteotan, eta orain udaberrian sartu naiz bete-betean".

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!