Polemika berria eskuinaren hirukoan eta berriz ere Nafarroaren foru erregimenaren inguruan. Ciudadanos-eko fiskalitate arduraduna den Francisco de la Torrek adierazpen gogorrak egin ditu Twitter eta ekonomiari buruzko atari batean, foruak eta hitzarmen ekonomikoaren kontra. Bere esanetan erregimen insolidarioak eta gardentasunik gabekoak dira. Artikuloaren amaieran, De la Torrek, Estatu Espainiar osoko lurralde guztietarako fiskalitate sistema amankomun eta gardenaren alde lan eginen dutela dio. Beste behin ere, Ciudadanosek, arazoetan jarri du UPN, hauteskundeetarako akordioa sinatu eta astebetera. Pasa den astean Garicano europar parlamentaria mintzatu zen Nafarroako foru erregimenaren kotnra, oraingoan De la Torre.