Beste alderdiek, espero zen bezala, Ciudadanoseko Garikanok eskaini dien aukera probestu dute nafar eskuinak sinatutako akordioaren kontra egiteko. Geroa BaI, EH Bildu eta baita PSN-k ere, leporatu diote, Nafarroaren autogobernuaren gainetik akordioa bilatu duela UPN-k eskuin espainiarrarekin soilik gobernura iristeko asmoarekin.
Azken orduotan, beste alderdi batek adierazi dio atxikimendua itun honi. Derecha Navarra y Españolak, Nieves Cipresen alderdiak, bat egin du UPN, Ciudadanos eta PP-k sinatutako akordioarekin.