Ciudadanosek ez dio uko egiten foru erregimena indargabetzeri

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 16:51

Luis Garicano Ciudadanoseko arlo ekonomikoko arduradunak egin ditu adierazpenak Ser irrati katean. Deusestapena eskatuz gero, atzo sinatutako akordioa bertan behera utziko duela erantzun du UPNk.

Atzo 17:30ean sinatu zuten Navarra Suma koalizioa sortzeko ituna UPNk eta Ciudadanosek. Ordu gutxira, goizean goiz, iritsi da lehenego arrakala akordioan. Ser irrati katean Luis Garicano Ciudadanoseko arlo ekonomikoko arduraduna argi mintzatu da: "Konstituzioa berritzeko hitzarmena balego, gure politika litzateke lurralde guztiek erregimen hori izatea, argi eta garbi".

UPN akordioa bertan behera uzteko prest agertu da. "Etorkizun batean, erregimena indargabetzea eskatuko balu, hitzarmena berehala bertan behera geratuko litzateke". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!