Saharak 40 urte baino gehiagoko gatazka bizi du. Eta Espainiako Gobernuak zer esan handia du gatazka horretan. Hitz horiekin ekin zioten parlamentuan Saharan urtarrilean izandako hiru ekintzailek. Ahmed Ettanji, Maria Perez de Larraya eta Iratxo Bakedano Saharako kanpalekuetan zirela Marokoko poliziak kanporarazi zituen. Egoera salatzera joan dira parlamentura eta eskaera argi bat egitera parlamentariei: "Zuen esku dagoen guztia egin Espainiak esku har dezan gatazkan eta behingoz Saharari dagokiona eman diezaioten".
"Espainiak Sahara guztiz abandonaturik uzti du lotsagarriki", nabarmendu du Ettanjik eta gaineratu du "ekin egin behar du orain gatazka konpondu eta dagozkion ardurak hartuz". Mendebaldeko Sahararen egoera "kritikoa" da eta egunetik egunera okerrera egiten du. 2Maroko gainera sahararrek berezkoa duten kultura ezabatu nahian ari da", gaineratu du Ettanjik.
Azken hilabeteetan 17 kazetari eta zenbait ekintzaile kanporatu dituzte Mendebaldeko Saharako kanpalekuietatik. Blokeo militarra erabatekoa da, baina informazioarena ere. Adin txikikoak eta emakumeak atxilotu dituztela ere salatu du ekintzaileak eta are larriagoa dena, manifestazio baketsuetan poliziak bi hildako eragin dituela gogorarazi du.