2016ko sexu erasoagatik akusatutako bost gizonek aske segitzen dute, eta hala segituko dute. Akusazio partikularrak eta herri akusazioak kalean uzteko erabaki horri erregu errekurtsoa jarri zioten baina ez dute onartu halakorik. Zehazki hiru epaileetatik bik argudiatu dute ez dagoela "nahikoa arrazoi" erasotzaileak behin-behinean preso edukitzeko, izan ere, ihes egiteko arriskua "txikia" da. Hirugarren epaileak hori bai espetxeratzearen aldeko jarrera hartu du. Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren aretoko epaileek hartu dute erabaki hori.
Espainiako Auzitegi Gorenean dago auzia une hauetan eta behin betiko ebazpena kaleratu arte, urtebete inguru joan daitekeela aurreikusi dute abokatuek. Ordura arte, aske jarraituko dute bost erasotzaileek.