Etxarri-Aranazko preso baten bi lagunek istripua izan dute asteburuan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 4a, 07:55

Asteburuan bi istripu izan dituzte senide eta lagunek presoei bisita egitera zihoazela.

Luis Mariñelarena preso etxarriarra bisitatzera zihoazen Pontevedrara istripua izan dutenean bi lagunek. Onik daude eta bisita egin ahal izan zuten. 

Etxetik 700 kilometrora dago preso Luis Mariñelarena preso etxarriarra. Pontevedrako Curtiseko espetxean dago eta hara joan dira bisitan asteburuan bi lagun. Istripua izan dute. Asteburuan izan den bigarrena eta 2019 honetako laugarrena izan da. Onik daude lagunak eta bisita egin ahal izan zuten. 

Ezbeharra igandean 10:30etan izan dute kazkabarra hasi denean. Kotxeak irrist egin eta beste baten kontra jo du; ondoren hesiaren kontra egin dute talka. 

Elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat elkarteak sakabanaketa politika salatzeko. Hego Euskal Herriko hiriburuetan gaur izanen da eta ostiralean Etxarri Aranatzen eginen dute: 

  • Iruñean, hilaren 4an, 20:00etan, Espainiako Gobernu ordezkaritzaren egoitzaren parean. 
  • Gasteizen, hilaren 4an, 19:30ean, Ama Zuriaren plazan. 
  • Deustun, hilaren 4an, 18:30ean, Done Petri plazan. 
  • Bilbo, hilaren 5ean, 19:30etan Arriaga plazan.
  • Etxarri Aranatzen, hilaren 8an, herriko plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!