Bardea bonbardatuko dute berriro benetako bonbekin

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 4a, 09:11

Gaur eta bihar eginen dituzte benetako bonbak erabilita ariketa militarrak. 2018 honetako laugarren aldia izanen da benetako munizioa erabiliko dutena maniobrak egiteko. 

Azaroaren amaieran hain zuzen ere manifestazioa egin zuten Tuteran egoera hau salatzeko. Tiro Poligonoaren jarduna geldiarazteko eskatzen ari dira. Laugarren aldia izanen da beraz benetako bonbak erabiliko dituztena, izan ere, otsailean egin zituzten lehenengo gisa horretako ariketak hiru egunez; maiatzean ere aireko armada aritu zen eta urriaren amaieran ere egin zituzten. Abenduko gaurko eta biharkoekin beraz, laugarrenez eginen dituzte benetako munizioarekin maniobra militarrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!