Erreniega mendiak fusilatutako 93 herritarren memoria bizi mantentzen du

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 26a, 08:14

Urtebete egin du Erreniega mendian oroitarriak jarri zituztela bertan hil zituzten herritarrak gogoan izan eta omenaldia egiteko. Atzo ekitaldia egin zuten han.

Hogei harri daude Erreniega mendiaren gainean. 70 eta 80. Hamarkadetan herritar ugari izan ziren Erreniega inguruan bilaketa lanak egiten. Frankismoan fusilatutako bizilagunen gorpuen bila aritu ziren. Hori hala, joan den urtean horiei guztiei omenaldia egin nahian oroitarriak jarri zituzten. Urtebete joan da ordutik eta atzo omenaldia egin zieten. “Senitarteko eta lagunek hemen aurkitu zituzten senideen gorpuak pilatuta. Guztiak jaso eta ahanzturan eror ez zitezen lan egin dute. Hogei oroitarri hauek ere horretarako dira”, azaldu zuen Felix Train Erreniegako Hobien taldeko kideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!