Ene Kantak taldeak erronka berri bat du aurretik: Navarra Arena bete nahi dute euskarazko ikuskizun berri batekin. Horren aurretik, azaroan aterako dute lan berria: Sator Jator izenekoa kaleratuko dute. Dagoeneko hori bai salgai jarri dituzte ikuskizun berrirako sarrerak.
Navarra Arena, Bizkaia Arena, Anoetako Belodromoa eta Buesa Arena dituzte aurretik. 30.000 ikuslerentzako tokia guztira. Erraldoi eta buruhandien zazpi konpartsaren laguntza izanen dute. 'Sator Jator' izena izanen du disko berriak eta baita ikuskizunak ere. Haur eta gaztetxoek hausnartzeko bide bat izatea nahi dute. Egungo teknologia berriak euren egunerokoan duen eraginaz ohartu daitezen bilatuko dute.
Abenduaren 29an aurkeztuko du Iruñean Ene Kantak taldeak ikuskizun berria. Navarra Arena betetzea da erronka. Dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak 12 euroan.