(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asteak eskuratuko du aurtengo Lamien Urrezko Orrazia, Zaldiko Maldiko elkartearen eskutik, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanarengatik. 2015etik urtero antolatzen dute, Idazleekin Solasean irakurle taldearen ekinez. "Ekimenak gero eta arrakasta handiagoa du urtetik urtera, eta gune garrantzitsua da gaur egun euskal kultura eta literaturarendako", adierazi dute Zaldiko Maldikotik, prentsa ohar baten bitartez. "Hasmentatik beretik nabarmendu dute euskarak ere izan duela eta baduela bere ekarpen baliosa genero beltzean, Baztan euskal nobela beltzaren sorlekuetako bat izan zen".
Ere beran, nabarmendu dute "egite moldea" izan ere, "herritarrek auzolanean pentsatu, abiatu eta taxutua" izan da, "euskara kulturaren erdigunean paratu duena".
'Asto Masto', euskara ahanzten dutenei
'Asto Masto' sari negatiboa, berriz, diru laguntza publikoak jasota euskara erabiltzen ez duten kirol, kultur, ostalaritza eta gizarte arloko ekimen pribatuei eman diete, "propaganda bide, eskupaper eta gisakoetan euskara erabiltzen ez dutenei edo apaingarri hutserano darabiltzatenei (pintxoen astea, kroketaren egunak, lasterketak, kontzertuak, jaialdiak eta beste)".