Makina bat hitzordu izanen dira 'Euskal Herria Kantuz' egunean. Iruñean izanen da ekainaren 2an, eta bertan batuko dira lurralde osotik etorritakoak.
Egitaraua, orduz ordu
Egitarauari dagokionez, zabala da oso. 10:00etan, ongi etorria eginen diete kanpotik etorritakoei, Burgoen plazan. "Ohiturei jarraituz, etorriko diren guztientzat, kantutegiak, pegatak, txokolatea, pintxoak, ardoa... izanen dira".
Gero, 11:00etan, kantuari ekinen diote, Alde Zaharreko kaleetatik, eta abestiak ez ezik, dantza ere izanen da.
Tripa betetzeko ordua, 14:30ean, bazkaria eginen baitute salestarren patio estalian. Bazkariaren ostean, bertsolariak, Fermin Valentzia eta Xendarineko ahizpak kantariak, dantzak eta beste izanen dira.
Bazkarirako txartelak, salgai
Bazkarirako Txartelak 23 euroan salduko dituzte, eta Euskadiko Kutxa kontu honetan dirua sartuta eman daiteke izenea: 3035 0052 69 0521052966. Pertsona baten izena, taldearen izena eta zenbat lagun direna zehaztu beharko da.