Altsasuko gazteen auzia salatu dute Erdialdeko ehunka lagunek

Euskalerria Irratia 2018ko apirilaren 9a

Apirilaren 16an izanen da Altsasukoen kontrako epaiketa eta 14rako babes manifestazioa antolatu dute, Iruñean. Auziaren berri emateko Nafarroako biraren parte izan da Erdialdeko mobilizazioa. 

Asteburu berean, bi auto-karabanek Sakana zeharkatu dute Ziorditik eta Irurtzundik hasita. Eguerdiko 12:30ean, Arbizun elkartu eta ekimen xume bat egin dute. Bertan, Altsasuko Gurasoek ez ezik, Sakanako, Goierriko, Arabako Lautadako, Barrundiako eta Asparrenako alkateek ere parte hartu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!