Sagrario Aleman, Vianako Printzea sarirako hautagaia

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 21a, 08:27

Argazkia: Sagrario Aleman, euskaltzain osoa. / euskaltzaindia.eus

Nafarroako Kultura Kontseiluak proposatu du Arturo Kanpion euskaltegiko zuzendari, euskaltzain urgazle eta helduen euskalduntzeko ekintzaile sutsua dena.

Euskararen alde egindako lanarengatik, Sagrario Aleman izan daiteke Nafarroako Vianako Printzea saria jasoko duena, hautagai gisa proposatu baitu Nafarroako Kultura Kontseiluak. 

Etxalekun jaioa, farmazian lizentziatu zen eta euskararen sustapenean aritu izan da lanean urteetan. 1981an hasi zen Arturo Kanpion euskaltegian eta 1982tik zuzentzen dihardu. 2006an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak eta euskaltzain oso, 2007an. 

Euskararen aldeko ekintzaile porrokatua, Jakin, Bat eta Argia aldizkarietan artikuluak argitaratu izan ditu eta Euskalerria Irratiko bultzatzailea izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!