Ruben Ollo aske utzi dute, Auzitegi Nazionalean deklaratu eta gero

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 13a, 13:22

Ruben Ollo, artxiboko irudi batean (argazkia: Ahotsa.info)

Kautelazko neurriak ezarri dizkiote: hamabostean behin auzitegira joan beharko du, eta ezinen da atzerrira joan.

Ruben Ollo Olazti atzo eguerdian atxilotu zuten Iruñean, Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa desobeditu eta gero. Ahotsa.info eta LaHaine hedabideetako kolaboratzaileari sareetan terrorismoa gorestea eta biktimak umiliatzea egozten diote.


Atzo, atxilotu eta gero, Madrilera eraman zuten, eta epailearen aitzinean deklaratu eta gero, aske geratu da, kautelazko neurriekin: hamabostean behin joan beharko du auzitegira, eta ezinen da Espainiako Estatutik irten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!