Ruben Ollo Olazti atzo eguerdian atxilotu zuten, Iruñea. Ahotsa eta LaHaine hedabideetako kolaboratzailea da. 2017an Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, 2012an sareetan terrorismoa gorestea eta biktimak umiliatzea egotzita. Aske utzi zuten, karguekin.
Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zuelarik, ez joatea erabaki zuen. Eta hala jakinarazi zuen, urtarrilaren 19an plazaraturiko prentsa ohar baten bidez. Idazkian zioen bazekiela “horrek zekarren guztia”, eta Auzitegi Nazionalak haren aurkako bilatze eta atxilotze agindua egin zezakeela, baina halere “auzitegi nazi-onal frankistari” desobeditzea erabaki zuen.
Olloren agiriaren arabera, egozten diotena da “preso politikoei egindako omenaldiak argitaratzea, errepresio kasuak salatzea, eta navarra.com bezalako hedabide faxistei exijitzea probak aurkez ditzatela argitaratzen dituzten faltsukeriak eta zentzugabekeriak justifikatzeko”.