Euskarari eta euskal herritarrei ezartzen zaizkien muga linguistikoak gainditzeko, manifestazio deia egin du Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Martxoaren 24an izanen da, larunbatarekin, arratsaldeko 17:30ean, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.
Lege onarpen egokia indarrean jarri behar dela uste dute, euskara berezko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izendatzetik hasita.
Azaitz Gartzia da Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea. Berak azaldu dizkigu manifestazioa deitzeko arrazoiak zeintzuk diren. ENTZUN AUDIOA