Podemos-Ahal Duguren baitan, gaur hitz egin duena idazkari nagusia izan da. Eduardo Santosek iradoki die alderdiko kritikoei Podemosetik aldendutako proiektu politiko berri bat egitea. (Astelehenean izanen da Santos Euskalerria irratian Metropoli Forala goizeko saioan).
Onda Vasca irrati katean egin ditu adierazpen horiek Santosek. Izan ere, uste du, Podemosen funtzionamendua zalantzan jartzen duenak, krisian jartzen duela alderdiaren beraren esentzia eta funtzionamendua bera. Funtzionatzeko moduarekin bat ez datorrena, ez dator bat proiektu politikoarekin eta hortaz, hobe luke, zein proiekturekin egonen litzatekeen ados eta herritarrei azal diezaiela,. Babes nahikorik izanen balu, egin dezake egitasmo berri baten proposamena.