Eleankiztasunaren inguruko jardunaldiak, martxan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 23a, 14:02

Roberto Perez Elorza Hezkuntza saileko zuzendari nagusia.

2007an onartu zuten Hizkuntzen Tratamendu Integralerako egitasmo, baina ez da inoiz garatu. Martxan jarri nahi du Hezkuntza Departamentuak eta horretan hasiko da jardunaldi hauei esker. 

Eleaniztasunaren inguruko Jardunaldiak aurkeztu ditu gaur Hezkuntza Departamentuak.Euskara eta gaztelania izateak duen garrantzia azpimarratu du Roberto Perez Elorza hezkuntzako zuzendariak atzerriko hizkuntzak ikasteko gaitasuna, erraztasuna handitu egiten duelako elebidun izanda.

Hori baliatu behar dela uste du, eta ardura hori izanda aukera bezala ikusi eta hizkuntzen tratamendu egoki bat nola finkatzeko prozesua abian jartzea garrantzitsu jo du.2007an onartu zuten Hizkuntzen Tratamendu Integralerako egitasmo, baina ez da inoiz garatu.

Jardunaldiak abiapuntu izanen dira hizkuntzen tratamendu egoki baterako bidea hasteko. Martxoaren 3an izanen da lehen hitzordua eta apirilaren 21ean bigarrena.

Lehenengoa, irakasleei bereziki zuzendua izanen da. Eli Arozena eta Iratxe Renteria izanen dira hizlari. Apirilekoan berriz, Joakin Dolz, Jasone Zenoz, Itziar Idiazabal eta Kike Amonarriz izanen dira. Xedea izanen da, eleaniztasunaz, hizkuntzen aniztasunaz eta hizkuntzen tratamenduaz hausnarketa egitea.

Hizkuntzak hobeki ikasteko zer egin daitekeen aztertzea da helburua. Hausnarketa prozesua abian jartzeko jardunaldiak izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!