Enara Oronoz, neguko triatleta eta telebistako izarra

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 13a, 19:56

Iruindar-Otsagiar hau Espainiako txapelketan bigarren postuan gelditu zen otsailaren 4an, Anso ibarrean, eta egun hauetan ETB1eko Gailurra Xtreme Perdido saioan ikus dezakegu.

 

Kirol Txiki, Esfortzu Handi tartean Mikel Nabarrok asteburuko emaitza garrantzitsuenak, agenda eta elkarrizketa interesgarria ekarri dizkigu Irrintzi Plaza saiora.

 

TXIRRINDULARITZAN

Pistako denboraldia bukatzen ari da, profesionalak hasi dute ya errepideko denboraldia baina amateur kategoriako txirrindulariei falta zitzaien Espainiako Pistako Kopako azken proba. Alegia, joan den asteburuan Palman lehiatu zena. Ba albiste ezin hobea uhartetik dakarguna Gudane Araiz 2017-2018ko Kopako Txapelduna izan baita. Txirrindulari nafarrak maila handia mantendu du abiadurako proba guztien zehar, gripe baten kontra borrokatu behar zuen ere bai, eta azkenik, Palman lortutako 2. postuak titulua eman dio. Josu Etxeberria ere kopako sailkapen orokorreko podiumera igo zen hirugarren tokian eta irlan ospatutako proban Bakarne Gonzalezek bigarren postua lortu zuen. Gauzak horrela, Pistako denboraldi ona izan da nafarrentzat. 

 

BORROKALDI OLINPIKOAN

Nafarroak ez du federaziorik, delegazioa baizik eta batez ere Burlatako Borrokaldi Taldeko kideak aritzen dira kirol honetan. Egia esan, bikain aritzen dira. Joan den asteburuan Murtzian lehiatutako Espainiako Senior Txapelketan Aintzane Gorriak urrezko domina eskuratu zuen berrogeita hamar kilo baino gutxiagoko kategorian, Itziar Rekaldek zilarrezkoa hirurogeita bost kilo baino gutxiagokoan eta Maialen Guelbenzuk brontzezkoa berrogeita hamazazpi baino gutxiagoko lehiaketan. Zorionak neska borrokalari hauei eta hurrengo tartetxoetan deituko diegu kirol hau gertutik ezagutzeko super polita eta teknikoa delako.

 

NEGUKO KIROLETAKO ALBISTE NAGUSIAK

IZOTZ HOCKEY-EAN asteburu gogorra Uharte Izotz Taldeko familiak bizi duena. Joan den astean hil zen 14 urteko neska patinatzaile artistiko bat bapatezko gaixotasun batengatik nafar kirol osoa izoztuta geratzen. Myriam Jimenez Gorraiz pairatzen ari zen gaixotasuna pairatu zen bat batean eta zoritzarrez hil zen. Nahiz eta kluba hunkituta geratu, izotz-hockey-ko neskek ligako finaleko lehendabiziko partidua izan zuten etxean Majadahondaren kontra eta madrildarrak nagusitu ziren. 0-4 irabazi zuten eta orain, finala Madrilera doa, Majadahondak bigarrena irabaziz gero Ligako titulua lortuko du, baina, uhartearrek sorpresa ematen badute, hirugarren partidu bat jokatuko litzateke Majadahondan ere bai. Orduan, esperantza eta aukerak hor daude, nafarrek denboraldi izugarria protagonizatu dute eta nahiz eta txapeldunordeak izan, ya ikusiko dugu, egin dutena historikoa da. Bigarren partidua otsailaren 24an izango da, utzi diegu deskantzatzen eta hurrengo egunetan deituko diegu zorte on emateko, baita zoriontzeko ere bai.

 

IRAUPEN ESKIAN

Irati Cuadrado 18 urte azkpiko kategoriako skiatzaile nafarra Grenobleko Munduko Txapelketan estreinatu zen pasa zen astean brontzezko domina lortuz. Irrintzi Skiko kideak bere harriko koxkorra jarri zuen taldekako erreleboko proban non Espainia hirugarren izan zen. Estreinaldi itzela Iratirena eta adi egonen gara ostegunean banakako 5 kilometroko proban seguraski egurre emango baitu.

 

AGENDA

Igande honetan Senior kategoriako Nafarroako Karate Txapelketa izanen dugu Arrosadia Kiroldegian. Goizeko 10:00etataik 40 karateka inguruk parte hartuko dute kumite eta kata disziplinetan.

Erlazionatuak

Enara Oronoz

Euskalerria Irratia 2018 ots 13 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!