Uxue Barkos: "Gobernuak biktima guztiak hartzen ditu kontuan, UPNk ezin du gauza bera esan"

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 9a, 07:46

Biktima guztiekin errespetuz eta sentsibilitatez ari gara egiten Bakearen eta Elkarbizitzaren bidea, gaineratu du. Konpromiso bikoitza du aldaketaren gobernuak biktimekin: memoriarena eta egia, justizia eta aitortzarena. Bakea, errespetua eta elkarbizitza lortzea da xedea.

Javier Esparzak biktimen gaia jarri du beste behin mahai gainean. Uxue Barkosi leporatu dio ekidistantzian aritzea ETAko biktimekin eta hiltzaile eta erahildakoak maila berean jartzea. "ETAren terrorismoa gaitzesten ez duen EH Bildurekin gobernatzen ari zarete erkidegoa. Onartezina da", leporatu dio Esparzak Lehendakariari.

"Inoiz ez ditut biktimak albo batera utzi, eta zuk ezin duzu gauza bera esan", erantzun hori izan da Barkosek eskaini dion lehena. Biktima guztiekin errespetuz eta sentsibilitatez ari gara egiten Bakearen eta Elkarbizitzaren bidea, gaineratu du. Konpromiso bikoitza du aldaketaren gobernuak biktimekin: memoriarena eta egia, justizia eta aitortzarena. Bakea, errespetua eta elkarbizitza lortzea da xedea. Biktimei arreta eskaintzen zaie, aurrekontu bat finkatua dago, programa bereziak sortzen ari dira, iniziatiba ugari eta hezkuntzan ere, heldu den urtean plan berezi bat ezartzen hasiko dira.

UPN ez zen AVTk antolatutako ekitaldian izan

Astelehenean, Iruñean izan zen Terrorismoaren Biktimei Arreta Integrala eskaintzeko Lehen Jardunaldian ez egon izanaz ere, "Biktima batzuekin baino ez zara gogoratzen, komeni zaizunean eta interes guztiz alderdikoiarekin", gaineratu du. Biktima batzuen izenez oroitzea eta interes konkretu batzuekin ainguratua segitzea ere, leporatu dio. Errealitatea distortsionatzea ere leporatu dio bukatzeko, Barkosek Esparzari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!