117 sankandarrek salatu dituzte tortura kasuak. Gutxienez 135 tortura-kasu dira zehazki erregistratuak dituztenak 117 pertsona horiek jasandakoak. 20.000 herritar bizi dira eskualde horretan eta 117 salaketa daude eginak. Tortura kasu gehiago izan daitezkeela ere nabarmendu dute Ernai gazte taldeak eta Sortu alderdiak.
Duela bi aste hasi zen errezelo-kanpaina Sakanan. 117 zenbakia idatzirik zituzten kartelak agertu ziren herri guztietan barrena. Eta gaur, jakitera eman dute 117 zenbaki horren atzean torturatuak izan diren herritarrak daudela.
Ekitaldia eginen dute tortura salatzeko
Otsailaren 17an, larunbatean, ekitaldia eginen dute Etxarri Aranazko Mikel Arregi plazan 12:30ean. Iluntasunetik askatasunera goiburuarekin bildu nahi dute ekitaldi berezi bat egiteko asmoarekin.