Alerta laranja elurragatik Nafarroa iparraldean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 7a, 09:35

Elur maila 100-300 metrora jaistea espero da. Errepide sarea irekita dago osorik, baina zuhurtzia behar da, hainbat tartetan elurra egin du eta.

100-300 metro artean kokatuko da elur maila Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean. Alerta laranja ezarri dute lurralde horietan. Nafarroa erdialdean, berriz, 500 metrotik gora espero dute elur maila, eta alertan horia ezarri dute bertan.

Ostegunean joera bera izango du eguraldiak, baina eguerditik aurrera baretu egingo da.

Asteburuan, ordea, atsedenik ez du emango eguraldiak. Ostiral goizean izotza izan daitekeela ohartarazi dute meteorologia zerbitzuek, nahiz eta hori ostegun gaueko laino kopuruaren baitan egongo dela zehaztu. Hala ere, arratsaldean fronte bat helduko da, eta elurra egin dezake berriro beheko mailatan. Baita larunbatean ere. Meteorologia zerbitzuek eguraldiari buruzko iragarpenak arreta handiz jarraitzeko eskatu dute, batik bat, errepidean ibili behar dutenei.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!