Arte Ederren Urrezko Domina jasoko du gaur Iruñeko Orfeoiak. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen duen saria da eta 2016koak banatuko ditu gaur. Malagan emanen diote Orfeoiari errekonozimendu hori eta Daniel Sanchez Riveros presidenteak jasoko du. Zuzendaria ere Igor Ijurra han izanen da ekitaldian.
Iruñeko Orfeoiak sortu zenetik zenbait sari jasoak ditu jada: Nafarroako eta Iruñeko Urrezko Dominak, Kulturako Viana Printzearen saria, Alfonso Jakitunaren Gorbata saria edota errekonozimendua erabilera publikotzat joa dagoelako Orfeoia bera.