Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketaren 10. edizioa abian

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 5a, 19:44

Haur eta gazteek ilustrazioak, ipuinak eta komikiak aurkeztu ahal izanen dituzte. Lanak apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira. 

Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

IPUINA ILUSTRATU (HH ETA LH 1,2,3,4)

Haurrek Pello Añorgak idatzitako "Ametsen Basoa" ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute. Ipuina hemen eskura daiteke.

Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.

ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU (LH 5, 6 DBH 1, 2)

Elena Odriozolak egindako ilustrazioarekin ipuin original bat osatu beharko dute. Ilustrazioa hemen eskura daiteke.

Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute. Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.

KOMIKIA EDO BINETA SORTU (DBH 3, 4)

Euskal Abesti bat komika ala bineta bihurtu beharko da. Komiki ala bineta horren izenburua, aukeratutako abestiaren izenburua izango da.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Noiz arte 
Lan guztiak apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Sariak

Jolasak, opari txartelak, tabletak eta BASQUE CULINARY CENTER-era bisita gidatua ikasgela guztiarentzat izanen dira aurten banatuko diren sariak.

Laboral Kutxak parte hartzea sarituko du. Jasotako lan guztien artean bi sari banatuko dira zozketa bidez. Sarituek, haien ikaskideekin batera, Basque Culinary Center goi mailako sukaldaritza eskolaren sekretuak ezagutu ahal izango dituzte bisita gidatu honetan. Ilustrazioa egiten duetenen artean, gainera, Irrien Lagunen sari berezia eskainiko da. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!