“Kuxetagileak” dokumentala ostegunean Filmotekan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 5a, 19:13

Mezkiritzeko  Markos Saragüeta azken kuxetagilea izan zen.  XXI. Mendean Uretako Aritz Agorretak eta Mezkiritzeko Mikel Zalbak lanbide hori berreskuratzeko erronka abiatu dute.

XX. mendeko 80. hamarkada arte, ezpelez eta eskuz egindako kuxetek arrakasta handia izan zuten Nafarroako Pirinioetako bailaretan. Pixkanaka, ordea, haien erabilera gutxituz joan zen. Markos Saragüeta azken kuxetagilea izan zen. Mezkiritzen jaioa, bere aitonak eta aitak irakatsi zioten lanbidea 9 urte zituela. 80 urte baino gehiago bete arte, etenik gabe egin zuen lan hori. XXI. mendean, Aritz Agorreta eta Mikel Zalba, Ureta eta Mezkiritzeko lagunek, lanbide hori berreskuratzeko erronka abiatu dute. Historiaren, tradizioaren eta ohituren zati garrantzitsu hori galdu ez dadin lanean ari dira.  Marcos Saragüeta ikusi eta entzun dezakegu dokumental honetan super 8 mm (mutua) erabiliz, 1980ean Mariscal D. Pedro de Navarra Fundazioak egin zuen filmari esker. Gainera, Mikel Zalbak 1992ean elkarrizketa egin zion Irati Irratirako. 

 “Kuxetagileak”

Errealizazioa, gidoia eta edizioa: Ángel Sánchez Garro

Parte hartzaileak:  Aritz Agorreta, Asun Saragüeta, Jesús Mari Saragüeta, Mikel Zalba.

Hizkuntza: Gaztelaniaz eta euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin

Iraupena: 35 minutu

 

 Otsailaren 8an, ostegunean, 20:00etan.

Jarraian Ángel Sánchez Garro eta Martín Jesús Urdíroz Nagorek eginiko “Nafarroako Inauteriak” dokumentala eskainiko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!