Patxi Zamora (Kontuz): "Sistemak ez du nahi ustelkeria ikertzea eta horregatik kaleratu naute Iberiatik"

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 2a, 15:04

"Kontuz elkartean eginiko ikerketak daude ni lanetik botatzeko erabakiaren atzean". Hala esan digu Patxi Zamorak, Iberia konpainiako hegaldi laguntzaileak. Metropoli Forala saioan egin diogun elkarrizketan nabarmendu digu botereak ez duela ustelkeria ikertzea nahi eta gogor ari dela ausartzen diren guztien kontra.

-"Mendekua dago nire kaleratzearen atzean; horregatik helegitea aurkeztu dut eta epaitegietara eraman dut"

-"CAN auziari buruzko ikerketa batzordean laguntzeko prest gaude" 

-"Kontuz elkartean ez dugu atzera eginen eta ustelkeria ikertzen jarraituko dugu"

-"Hainbat eragile, alderdi eta erakunde ofizialek eman didaten babesak erakusten du Kontuz aldaketa lortzeko gakoetako bat izan dela"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!