Iruñea kantuz beteko dute asteburuan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 2a, 08:51

Iruñean Kantuz-eko kideek kaleak hartuko dituzte larunbatean, hileko hirugarren larunbata baita; baina ez hori bakarrik, igandean ere, Santa Ageda bezperan, hitzordua jarri dute.

"Hilero bezala, lehen larunbatean kantatzera, elur edo euri artean. Asko izan zein gutxi, eztarriz ongi ibiliko gara", adierazi dute Iruñea Kantuz-eko kideek, eta gonbita luzatu diote nahi duen orori larunbatean Merkaderesera joateko, 12:00etan, eta Alde Zaharreko karrikak kantu doinuz betetzeko.

Deialdi bikoitza izanen da, gainera: igandean, Santa Ageda bezperan, koruak ateraok dira koplak eta usadiozko eske kantak abestera, ohiko gisan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!