Lizar Jai pilota talde sortu berriak Lizarra pilotalekua zaharberritu du auzolanean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 1a, 18:28

Zazpi eta hamahiru urte bitarteko zortzi haurrek osatzen dute orain esku pilota taldea eta kluba zabalik dago adin eta modalitate guztien pilotazaleak hartzeko.  

Zazpi eta hamahiru urte bitarteko zortzi haurrek osatzen dute orain esku pilota taldea eta kluba zabalik dago adin eta modalitate guztien pilotazaleak hartzeko.  

 

Egoitz Fraile pilotazalea da Lizar Jai taldearen sortzaileetako bat. Lizarran pilota talde berri hau martxan jartzeko ideia nola sortu eta mamitu zen adierazi zigun“Kirol txiki, esfortzu handi saioan.

 

Honetaz gain Mikel Nabarrok joan den asteburuko hainbat kiroletako emaitzen berri eman zigun eta baita hurrengo asteburuko agenda ere.

 

 

ESKUBALOIA

 

Gaur eskubaloiaz hitz egiten hasiko gara, joan den asteburuan, bi nafar Europako Txapeldunak izan zirelako. Alegia, Eduardo Gurbindo eta Iosu Goñi. Orain duela gutxi esaten genuen Nafarroako eskubaloia sasoian zegoela harrobiaren ikuspuntutik, ba orain, esan beharko dugu modan dagoela ere bai. Gure jokalariak garrantzitsuak izan dira, hain zuzen ere, Gurbindo hoberenetariko bat izan da. Gaur egun, biek Frantzian jokatzen dute, Eduardok Nantesen eta Iosuk Pays D’Aix taldean. Zorionak biei, eta esker aunitz, haiei esker txikiek erreferente itzelak baitituzte eskubaloiaren aldeko apostua egiten jarraitzeko.

 

ATLETISMOA

 

Eta pista batetik, bestera, Atletismoan ere astero gure atleten arrakastak azpimarratu behar ditugulako. Pasa den astean kontatzen genuen Sergio Fernandezek pistako 400 metroko hesi probako Espainiako Errekorra lortu zuela, ba asteburu honetan, berriro berak gainditu du berrogeita hamar segundo eta laurogeita bi zentesimakoa izanda orain. Ia ia segundo bat azkarragoa aurrekoa baino. Sergiorekin batera, Maitane Melero protagonista izan da. Grupompleo Pamplona Atletikoko korrikalariak Erregina Kopako 3 mila metroko proba irabazi zuen denboraldiko Espainiako markarik onena eta Nafarroako Errekorra sinatuz. Hain zuzen ere, 9 minutu 15 segundo eta 3 zentesimako marka egin zuen orain duela gutxi 2017ko Nafarroako Kirolari Onena izendatua izan zena. Izugarria gure atletismoarena.

 

BADMINTONEAN

 

Harrobi nafarra indartsu dator denboraldi honetan. Gogorarazi behar dugu Lehendabiziko Mailan Lizarra Badminton Taldea dugula, sailkapeneko erdian dagoela, eta jardunaldi bat falta denean badirudi denboraldi honetan ere maila mantenduko duela. Urtetako lanaren fruitua jasotzen ari dira, baina,  txikiak ere emaitza arrakastatsuak protagonizatzen ari dira. Esate baterako, Huescan asteburu honetan 11 urteko azpiko kategoriako lehendabiziko bi neskak nafarrak ziren, Blanca Canton lizartarra txapeldun eta Ainhoa Larraya Azpilagaña taldekidea bigarren izan zirelako. Kantabriako Liencres herrian ere, nafarrak protagonistak izan ziren Ander Cubillasek garaipen bikoitza lortu baitzuen. Alde batetik Sonia Martinez Torrelavegako jokalariarekin txapeldunak izan zirelako binakako mistoan eta gizonezkoen binakakoan, Anderrek Juan Canton lizartarrarekin podiumeko tokirik altuena lortu zuten eta. Hurrengo tartetxoetan gertutik ezagutuko dugu Badmintonen momentua Nafarroan.

 

 

AGENDA

 

Helvetia Anaitasunak eskubaloiko asobal liga berreskuratuko du, eta larunbat honetan, otsailak 3, Anaitasunan bostetan Guadalajararen aurka izanen da. Juanto Apezetxearenak sailkapeneko hirugarrenak dira, Guadalajara bigarrena da puntu bat gehiago izanda… orduan, partidu polita izango duguna Katedralean.

Erlazionatuak

Egoitz Fraile, Lizar Jai taldeko kidea

Euskalerria Irratia 2018 urt 30 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!