ETAren biktima elkarte berri bat sortu dute Nafarroan, Terrorismoaren Biktimen Elkartetik (AVT) bereizita. Elkarte berriarekin beren ahotsa izan nahi dute erakundeen eta jendartearen aurrean.
Elkarte berriak ohar bidez jakinarazi duenez, Foru Erkidegoko ETAren biktima "gehienak" elkartzen ditu. Halaber, beraiekin bat egin nahi dutenei dei egin die. Gaineratu dutenez, 50 kide baino gehiago batu dira dagoeneko elkarte berrira.
Kolektibo berriko kideek azaldu dutenez, AVTko presidenteak Uxue Barkosen Gobernuarekin izan duen lankidetza harremanak ez du Nafarroako biktimen babesik izan. Bestalde, "biktimak eta borreroak" parekatu nahi izatea egotzi dio Nafarroako Gobernuari