Laura Perez: "Nire aurkako akusazioak faltsuak direla frogatuko dut"

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 25a, 21:22

> "Nire aurkako salaketa hau funtsik gabea dela frogatzen bada, zuzendaritzak dimititu beharko luke."

> "Hasieratik baztertu egin naute eta betoa jarri didate; gezurra da nirekin deus adosten saiatu direnik".

> "Ni erditik kentzearren Nafarroako aldaketa politikoa arriskuan jartzen ari da zuzendaritza; oso larria da hori".

Metropoli Forala irratsaioan, Laura Perez parlamentariarekin Nafarroako Ahal Dugu-Podemos alderdiaren barne krisiaz mintzatu gara. Alderdiaren egoera gero eta gehiago ari da korapilatzen. Azken orduotan ezagutu dugu Perezen aldeko parlamentariek bereganatuko dituztela bozeramaile postuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!