Laura Perezen aldeko parlamentariek bozeramaile postuak bereganatuko dituzte

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 25a, 19:22

Carlos Couso

Carlos Couso izanen da bozeramailea Podemos –Ahal Duguko parlamentuko taldean, Mikel Builen partez eta Fanny Carrillok hartuko du bozeramaile ondokoaren kargua, orain arte Tere Saenzen esku zegoena. 

Hau da Laura Perezen aldeko, eta talde parlamentarioan gehiengoa direnak,  erabaki dutena. Proposamenak Carlos Couso, Fanny Carrillo, Rubén Velasco eta Laura Perezen aldeko botoak izan ditu. Gaur bertan eskari ofiziala egin dute Parlamentuko Mahaian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!