Sexu disidentzien inguruko 'Jardunaldi Bizarroak' eginen dituzte Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 25a, 09:09

Argazkia: Orain dela bi urteko Jardunaldi Bizarroetako performance baten iruda.

"Bazterreko adierazpen bizarroak, sexualitate ez normatiboak eta isildutako praktikak" ikusaraziko dituzte Zikutak eta Bullerak taldeek urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra. 

"Jardunaldi hauek bazterretan geratzen diren adierazpen bizarroak, sexualitate ez normatiboak, nahiak, isildutako praktikak, fantasiak eta erraietatik eratorritako desirak elkar partekatzeko espazioa izatea nahi dugu. Edertasun eredu zurrunak gainditzen dituzten gorputzei eta moral errepresiboari gaina hartzen dioten praktikei lekua egin nahi diegu". Hala definitu dituzte 'Jardunaldi Bizarroak' Zikutak eta Bullerak talde antolatzaileek; "hausnarketa feministarako espazio politiko-poetikoa" izanen dira, trasnmarikabolloentzat eta emakumeentzat.

Urtarrilaren 30etik, asteartea, otsailaren 3ra, larunbata, iraunen dute jardunaldiek, Iruñeko hiru espaziotan: Zabaldin, Maravillas gaztetxean eta Jazarren. 

Egitaraua, gainezka

Zabala da egitaraua, makina bat ekimen antolatu baitituzte: arte eta kale-hartze tailerra, liburu aurkezpena, soka ikastaroa, posporno film laburren proiekzioa, festa... Afixan ikus daiteke osorik.

Posporno filmak bidaltzeko aukera

Posporno film laburrak igortzeko aukera zabaldu dute 'Jardunaldi Bizarroetako' antolatzaileek. Nahi duen horrek xehetasun guztiak aurki ditzake jardunaldietako blogean eta jardunaldibizarroak@gmail.com helbidera bidali.

Informazio praktikoa, esku-eskura

Jardunaldietara joateko informazio guztia sarean dago, hala nola, otorduetan izena emateko aukera, bai eta lo egiteko lekuak non dauden ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!