Izan ere, Laura Perez baztertu egin du alderdiak, kode etikoak urratzea egotzita. Perezi babes ematen agertu dira parlamentarien gehiengoak: Carlos Couso, Fanny Carrillo, Ruben Velasco eta Tere Saez. Esan dute, zabaldutako espedienteak ez duela zentzurik eta erretira dezaten eskatu diote zuzendaritzari. Bestetik, nabarmendu dute, Podemos-Ahal Dugun bat egiten dutela guztiek, aldaketarekin segitzeko asmoan.
Cousoren arabera, alderdiak egun hartu duen bideak kale itsu batera zuzendu dezake: "Gizarteak ulertu ezin duen muturreko egoeran gaude". Parlamentu taldeak egiten duen "lan ona" gizarteratu ordez, une oro trapu zaharrak agertzen ari direla dirudi, haren ustez. "Ez dugu onartzen barne borrokek ondoriorik izatea".
Cousok Ahal Dugu etxe batekin alderatu du: haren ustez, Ahal Dugu-n gela guztietako ateak giltzarrapoz beteak daude, "bainugelakoa izan ezik".