Hizkuntza eskakizuna zehazten ez zutela-eta Afapnak jarritako helegite baten ondorioz 2015eko deialdian ez atera ez ziren 73 irakasle plazetarako oposizioak eginen dituzte orain. Apirilean iragarriko dute deialdia eta oposizio probak heldu den urteko ekainean gauzatuko dituzte.
Hain justu, 2019an eginen dituzte probak, "sindikatuen eta interinoen eskariei" men eginez, Maria Solana Hezkuntza kontseilariak esan duenez.
B mailako funtzionario postuak dira aterako direnak: 23 postu, Haur Hezkuntzakoka -12 euskaraz eta 11 gaztelaniaz-; eta Lehen Hezkuntzako, 50 -27 euskaraz eta 23 gaztelaniaz-.