Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazio kanpaina aurkeztu du gaur departamentuak. Aukeratu publikoa, guztiona. Goiburu horrekin abiatuko du otsailaren batean aurre matrikulazio kanpaina Hezkuntza departamentuak eta otsailaren 7ra arte luzatuko da.
Lehen aldiz eskoletara joanen dira 3 urteko haur asko heldu den ikasturtean. Horien gurasoei egin diete deia otsailaren 1etik 7ra euren seme-alabak aurrematrikulatzera ikastetxeren batean. Adin horretan 6.000 haur inguru daude Nafarroan. Lehen ziklo horretatik Lehen Hezkuntzara pasako direnentzat ere bada deia, horiek ere epe horretan eman beharko baitute izena.
Berrikuntzen artean, ikastetxerik gertuena hautatzeko aukera
Sei ikastetxe hautatu ahal izanen dute aurrematrikulazio orrialdean eta gero, lehen aldiz zozketa bidez eginen dute banaketa. Otsailaren 13an eginen da ordenagailu bidezko zozketa publikoa eginen dute.
Berrikuntzen artean bestea izanen da, 0,5 puntu lortzeko modua. Etxetik gertuen dagoen ikastetxeagatik lortzen ahal dituzte 0,5 punti hroiek, eta gurasoek hala aukeratuz gero, lantokitik gertuen dagoen ikastetxeagatik lortu dezakete.
Ratioei dagokienez. 25 haur izanen dira ikasgela bakoitzean, bai ikastetxe publikoetan eta baita hitzartutakoetan ere.
Osasun txarteleko zenbakiaren bidez izanen dute aurrematrikulazioaren informazio guztia. Izen emateko orria betetzen dutenean, haurraren zenbaki horixe islatu beharko dute paper horretan eta hortik aurrerako tramite guztietarako zenbaki hori erabili beharko dute gurasoek informazio guztia eskuragarri izateko.
Lehenbiziko fase horretan izen emanda, gero, martxoaren 5ean ikastetxeek publiko eginen dute behin behinean hartutako ikasleen zerrenda eta behin betiko zerrenda martxoaren 12an eginen dute publiko. Martxoaren 26tik 28ra izanen da behin betiko martrikula egiteko epea 3 urteko haurrek, eta, Lehen Hezkuntzakoek ekainean egin beharko dute, 25etik 28ra.